Bankuak
Kutxabankek ez dizkie komisioak kobratuko milioitik gora bezerori
EITB Media
Erakundeak iragarri duenez, urtarrilaren 15etik aurrera, bezeroen % 80k kontuen eta Visa Dual txartelen mantenua doan izango du, eta on line transferentziak eta Estatuko txekeen sarrerak kosturik gabe egin ahal izango ditu.
Hedabideetara bidalitako ohar batean, Kutxabank finantza-erakundeak iragarri du bezeroen % 80ri komisioak kenduko dizkiela, alegia, milioi bat baino pertsona gehiagori.
Hobekuntza horiek bezero gazteei, pentsioa helbideratuta duten adinekoei eta nomina helbideratuta duten 64 urtetik beherakoei eragingo diete. Hauentzat kontu eta Visa Dual txartelen mantentzea doakoa izango da eta inolako kosturik gabe egin ahal izango dituzte online transferentziak eta Estatuko txekeen diru-sarrerak.
Bankuak ezarri duen eredu berri honek lotura maila baten arabera ezarriko du baldintzen doakotasuna.
Hala bada, 30 urtetik beherako bezero guztientzat komisiorik gabeko baldintzak errealitate bat izango dira inolako baldintzarik bete beharrik gabe. Horrela, kontuak eta txartelak inolako kosturik gabe izango dituzte, bai eta 'Korner' zordunketa eta kreditu txartel sorta osoa ere.
30 eta 34 urte artekoentzat nahikoa izango da nominak helbideratuta izatea.
35 eta 64 urte bitarteko bezeroek doako baldintza minimo hauek eskuratuko dituzte baldin eta nomina helbideratuta badute eta hiruhileko bakoitzean 5 erosketa egiten badituzte erakundeko txartelekin.
Azkenik, 65 urtetik gorakoek ez dute komisiorik ordainduko, pentsioa entitate honetan zuzenean helbideratuta badaukate.