EITB DATA
Emakumeek gizonek baino 500 euro gutxiagoko pentsioak kobratzen dituzte Euskadin eta Nafarroan
IKER GOMEZ DE LA PEÑA | EITB MEDIA
Gero eta gehiago dira erretiro-adinera iristen diren emakumeak. EITB Dataren azken txostenaren arabera, duela zenbait hamarkada lan-merkatura asrtu ziren emakume asko adin horretara heldu dira dagoeneko.
"Emakumezkoen" erretiroak nabarmen egin du gora azken urteotan, duela zenbait hamarkada lan-merkatura sartu ziren asko erretiro-adinera iritsi baitira.
Horrela, azken hamarkadan, emakume erretiratuen portzentajea % 41 hazi da Euskadin eta % 44 Nafarroan. Gizon erretiratuak, aldiz, % 9 eta % 11 igo dira, hurrenez hurren.
Eta Euskadik Estatu osoko batez besteko pentsiorik altuena badu ere, emakumeek jasotzen duten zenbatekoa gizonena baino askoz txikiagoa da oraindik.
EITB Dataren txostenari erreparatuz gero, Euskadin, pentsiodunen ia erdia gizonezkoa da, eta beste erdia emakumezkoa. Baina gizonek 1.895 euroko batez besteko pentsioa jasotzen duten bitartean, emakumeek 1.337 euroko pentsioa jasotzen dute. Estatu osoko zenbatekorik handienak dira, bai emakume zein gizonentzat.
Nafarroan, aldea antzekoa da: gizonen batez besteko 1.743 euroetatik emakume pentsiodun batek batez beste kobratzen dituen 1.243 euroetara.
EITB Data
EITB Data