Itxi

EITB DATA

Gero eta beranduago erretiratzen gara: 64,5 urterekin Euskadin eta 64,3 urterekin Nafarroan

IKER GOMEZ DE LA PEÑA | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Urteak igaro ahala, erretiro-pentsioa eskuratzeko batez besteko adina atzeratzen ari da, bai Euskadin, bai Nafarroan eta baita Estatuan ere.

EITB Media

Urteak igaro ahala, erretiro-pentsioa eskuratzeko batez besteko adina atzeratzen ari da, bai Euskadin, bai Nafarroan eta baita Estatuan ere.

Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan, 2019. urtean, 63,9 urterekin hartzen genuen erretiroa. Orain, erretiroa hartzeko adina atzeratu egin da, bai Euskadin (64,5 urte) eta baita Nafarroan ere (64,3 urte). Estatuan, erretiro-pentsioa jasotzen hasteko batez besteko adina 65,1 urtetik gorakoa da dagoeneko.

Atzerapen hori sisteman sartzen diren pertsonen adin-egitura bilakaeraren ondorioa da.

EITB Dataren arabera, 2019tik 2023ra bitartean, 65 urtetik gorako taldearen pisua laukoiztu egin da: Euskadin, % 6tik % 25era, eta Nafarroan, % 5etik % 22ra ", hain zuzen ere.