GARRAIO PUBLIKOA
Metro Bilbaok aurreratu egin du goizean Etxebarritik Plentziara eta Kabiezesera doazen lehen trenen ordutegia
AGENTZIAK | EITB Media
Urtarrilaren 13tik aurrera, 05:45ean abiatuko da lehendabiziko trena Etxebarritik Plentziara eta lau minutu geroago, 05:49an, Etxebarritik Kabiezesera. Halaber, eguerdiko trenen (13:50etatik 14:30era) maiztasuna handituko da lanegunetan, hiru minututik bi minutu eta erdira.
Metro Bilbaok Etxebarritik Plentziara eta Kabiezesera doazen lehen trenen ordutegia aurreratuko du, urtarrilaren 13tik aurrera. Halaber, lanegunetan, 13:50etik 14:30era, trenen maiztasuna handituko du.
Zehazki, lehendabiziko trena 5:45ean abiatuko da Etxebarritik Plentziara eta lau minutu geroago, 05:49an, Etxebarritik Kabiezesera.
Halaber, eguerdiko trenen (13:50etatik 14:30era) maiztasuna handituko du lanegunetan: hiru minututik bi minutu eta erdira. Aldaketa horrekin, eguerdiko maiztasunak goizeko puntako orduetan bezalakoak izango dira.
Ohar batean, Metro Bilbaok adierazi du pandemiaren ostean joan-etorrien kopurua igo egin dela, eta, hortaz, maiztasunak egokitu behar izan dituela "eskari handiagoari erantzuteko, batez ere, lanegunetan eguerdiko tartean".