Itxi

LAN GATAZKA

Bilbobuseko langileek 24 orduko sei greba egingo dituzte otsailean eta martxoan

AGENTZIAK | EITB Media

Leer en Castellano

Guztira, maiatzaren amaierara arte 24 orduko bederatzi greba egun eta 17 lanuzte partzial egingo dituzte. UGT sindikatuaren arabera, enpresak eta Bilboko Udalak lan hitzarmena berritzeko borondaterik ez dutelako erabaki dute mobilizazioak indartzea.

Bilbobuseko autobus bat, artxiboko irudi batean. Argazkia: UGT

Bilbobuseko langileek lan hitzarmen kolektiboaren alde borrokan jarraitzen dute, eta, aurrerapausorik eman ez dela iritzita, 24 orduko bederatzi greba egun deitu dituzte maiatza bukaera bitartean.

UGT sindikatuaren arabera, enpresak eta Bilboko Udalak lan hitzarmena berritzeko borondaterik ez dutelako erabaki dute mobilizazioak indartzea.

Iazko lanuzteen ondoren, Bilbobuseko enpresa batzordeak 30 greba egun iragarri zituen iazko abendutik aurtengo maiatzera: egun osoko bost greba egun eta 25 lanuzte partzial.

Hasiera batean 24 orduko bost greba egun deitu zituzten: urtarrilaren 18an, otsailaren 5ean, martxoaren 21ean, apirilaren 8an eta maiatzaren 29an. Gaur, ordea, egun osoko beste lau greba egun iragarri dituzte: otsailaren 13an eta 27an, eta martxoaren 5ean eta 18an.

Bestalde, 8 orduko lanuzte partzialak egingo dituzte urtarrilaren 16an, 22an, eta 31n, otsailaren 8an, 20an eta 29an, martxoaren 11n eta 27an, apirilaren 11n, 17an, 23an eta 29an, eta maiatzaren 2an, 7an, 14an, 20an eta 22an.