Lan ezbeharra
Kamioilari bat hil da eta beste bat larri zauritu Cadreitan, hiru ibilgailu astunen arteko talkan
EITB Media
Ezbeharra gaur goizean gertatu da N-121 errepidean. Astea hasi zenetik, lanean hil den bigarren behargina da honakoa Foru Erkidegoan.
Kamioilari bat hil eta beste bat larri zauritu da N-121 errepidean, Cadreita parean (Nafarroa), gertatutako trafiko istripuan. Guztira, hiru kamioi egon dira nahasita ezbeharrean.
Foruzaingoak ohar batean jakinarazi duenez, talka 08:25 aldera jazo da Tutera eta Iruñea batzen dituen errepidean, 70,3. kilometroan.
Istripuaren berri izan eta berehala bertaratu dira Foruzaingoko hainbat patruila, suhiltzaileak, bi anbulantzia eta helikoptero bat.
Gidarietako bat bertan hil da, eta osasun zerbitzuek haren heriotza baino ezin izan dute egiaztatu. Beste gidaria larri eraman dute, helikopteroz, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
Errepidea guztiz itxi dute Caparroso eta Los Abetos herrien artean.
Intervenimos la mañana del #miércoles tras una colisión entre dos camiones en la N-121 (#Cadreita)
Un conductor fallecido y otro herido grave#ParquePeralta#ParqueTudela#J3#J22@salud_na
@polciaforal_na pic.twitter.com/tW17b1iKAM
— Bomberos y Bomberas – Suhiltzaileak (@bomberos_na) January 17, 2024
Astea hasi zenetik, lanean hil den bigarren behargina da honakoa Foru Erkidegoan. Astelehenean 42 urteko langile bat hil zen Arriben, zortzi metrotik behera erorita.