Lan istripua
Langile bat hil da Errenterian, aldamio batetik erorita
EITB Media
Segurtasun Sailak baieztatu duenez, lan istripuan hil da gizona.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Langile bat hil da Errenterian (Gipuzkoa), Segurtasun Sailak baieztatu duenez.
Behargina lan istripuan hil da, aldamiotik erorita, Gipuzkoako udalerriko Altzate auzoan. Ertzaintzak 11:15 inguruan izan du lan istripuaren berri.
Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak doluminak eta "gure elkartasunik beroena" adierazi dizkie langilearen senitartekoei, lankideei eta lagunei, eta "azken" lan istripua izan dadila aldarrikatu du. "Inola ere gertatu behar ez dena gertatu da", esan du alkateak.
Aste honetan beste bi pertsona hil dira lan istripuan Euskal Herrian, biak Nafarroan. Kamioilari bat hil da Cadreitan, auto istripu batean, eta beste langile bat hil da 8 metroko altueratik erorita Arriben.