Itxi

BARNE PRODUKTU GORDINA

Jaurlaritzak uste du BPGaren hazkundea "are garrantzitsuagoa" dela "zailtasun ekonomikoak" kontuan izanda

AGENTZIAK | eitb media

Leer en Castellano

Gainera, Ekonomia eta Ogasun Sailak adierazi duenez, Eustaten datuek erakusten dute euskal ekonomiaren hiru sektore garrantzitsuenek beren balio erantsia handitu dutela. Horrenbestez, hazkundea "orokorra" izan da, alegia, ez du jarduera baten edo bestearen momentu jakin on batek baldintzatu.

Behargin bat, makina batekin lanean

Eusko Jaurlaritzak iritzi dio BPGaren % 1,8ko urte arteko igoera "are garrantzitsuagoa" dela "kontuan hartzen badira ekonomiak izan dituen zailtasunak", "inflazioari, moneta politika zorrotzari, ezegonkortasun egoerari eta nazioarteko merkataritza baldintzatzen duten gatazka geopolitikoei" aipamen eginez.

Ohar batean, Ekonomia eta Ogasun Sailak modu horretan egin du Eustatek argitaratutako kontuen gaineko hausnarketa. Datuon arabera, hobetu egin da Barne Produktu Gordinaren gainean Jaurlaritzak egindako aurreikuspena; hamarren bat (% 1,7tik % 1,8ra) hazi da, hain zuzen ere.

Hala, aipatu Sailetik azpimarratu dute euroguneko aurreikuspena —% 0,5 ingurukoa— ere gainditu duela Euskadik.

Laugarren hiruhilekoari dagokionez, % 1,6koa izan da BPGaren hazkundea, aurreikusitakoa baino bi hamarren handiagoa.

Horri esker, erantsi du Ekonomia Sailak, "profil egonkorra" erakutsi du euskal ekonomiak urritik abendura, % 1,5eko, % 1,7ko eta % 1,6ko igoerekin, hurrenez hurren. "Horrek urrundu egiten du beste herrialde batzuetan entzuten den atzerapen mehatxutik", esan dute.

Gainera, aipatu iturriaren arabera, Eustaten datuek erakusten dute euskal ekonomiaren hiru sektore garrantzitsuenek beren balio erantsia handitu dutela. Horrenbestez, hazkundea "orokorra" izan da, alegia, ez du jarduera baten edo bestearen momentu jakin on batek baldintzatu.

Jaurlaritzaren balorazioa

Eusko Jaurlaritzak iritzi dio BPGaren % 1,8ko urte arteko igoera "are garrantzitsuagoa" dela "kontuan hartzen badira ekonomiak izan dituen zailtasunak", "inflazioari, moneta politika zorrotzari, ezegonkortasun egoerari eta nazioarteko merkataritza baldintzatzen duten gatazka geopolitikoei" aipamen eginez.

Albisteak (1)