Mobilizazioak
Laborarien protesta batek erabat blokeatu du A-63 autobidea, Baiona parean
EITB MEdia
Bi sindikatuk deituta, protesta egiten ari dira laborariak 06:00etatik. Traktoreekin, kamioiekin eta bestelako oztopoekin Aturri ibaiaren zubia trabatu dute, eta 20 kilometrorainoko ilarak sortu dira. Jaurlaritzak muga itxi du kamioientzat AP-8ko Irungo ordainlekuaren parean, Baionako noranzkoan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ipar Euskal Herriko eta Frantziako laborariek A-63 autobidea blokeatu dute gaur, bidean traktoreak, kamioiak, gurpilak eta lasto fardoak utzita. Ondorioz, pilaketa handiak sortu dira Baiona parean, eta mugen arteko zirkulazioa etenda dago.
FDSEA (laborarien sindikatuaren departamentuko federazioa) eta JA (laborari gazteak) sindikatuek antolatu dute protesta, sektorea "hilzorian" dagoela eta, Frantziako Gobernuari neurriak hartzeko eskatzeko. Soldata igoeraz gain, bestelako babes neurriak eskatu dituzte. Izan ere, kezkatuta daude Europatik trantsizio ekologikoaren harira hartuko dituzten neurriekin eta horiek sektorean izan dezaketen eraginarekin.
Zirkulazio arazoak kontuan hartuta, kamioiei muga ixtea ebatzi du Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak. Ibilgailu astunek ezin dute AP-8ko Irungo ordainlekua igaro, Baionarantz.
¿ ADI!!! ¿¿¿ MUGA ITXITA ibilgailu astunentzat #Ap8 km 0 #Irun-en Baionako norantzan
— Trafiko (@trafikoaEJGV) January 23, 2024
¿ ATENCIÓN!!! ¿¿¿ FRONTERA CERRADA para tráfico pesado en Ap-8 pk 0 Irun sentido Baiona
¿¿ 011#Trafikoa
Aurrez, Espainiako Gobernuak EAEn duen Ordezkaritzak ohar bidez jakinarazi duenez, egun guztia egon daiteke trabatuta autobidea, eta hala, jakinaren gainean jarri dituzte trafiko arloan eskumenak dituzten EAEko agintariak, neurriak hartze aldera.
¿¿¿@DelGobPaisVasco advierte de un gran atasco en la A-63, de acceso a Francia. Los agricultores galos han bloqueado un puente de la A-63 a la altura de Bayona. Las autoridades vascas competentes han sido avisadas para que tomen las medidas oportunas.
— Delegación del Gobierno en el País Vasco (@DelGobPaisVasco) January 23, 2024
¿https://t.co/tcEDshsZct pic.twitter.com/vk0WcazcRS
Izan ere, kamioi eta auto ilara luzeak espero dira arratsaldera arte. Goizean 20 kilometrokoak ere izan dira pilaketak. Pirinio Atlantikoen Prefekturak A-63 autobidea saihesteko deia egin du, eta zirkulazioa beste errepide batzuetatik bideratu du:
A @VilleDeBayonne , dispositifs de déviation des poids lourds:
— Préfet des Pyrénées-Atlantiques (@Prefet64) January 23, 2024
¿¿sens NORD/SUD: sortie obligatoire à St-Geours-de-Maremne (40) pour rejoindre A64 par le réseau secondaire.
¿¿sens SUD/NORD: déviation permettant de rejoindre St-Geours-de-Maremne via A64 et les réseaux secondaires https://t.co/N6vFdXDfIX
Ipar Euskal Herrian ez ezik, Frantziako beste hainbat lekutan ere egin dituzte manifestazioak nekazariek. Okzitanian, Pamiers udalerrian, protestan ari zen laborari bat eta horren 13 urteko bere alaba hil dira, auto batek harrapatuta. Antza, auto bat itxitako errepide batean sartu da abiada bizian, eta errepidea blokeatzen ari zen lasto fardo baten kontra egin du; bete-betean harrapatu ditu han ziren manifestariak.
Zendutako emakumea FDSEA sindikatuko kidea zen, sindikatuak berak baieztatu duenez. Bikotekidea larri zaurituta dago.
Manifestariak harrapatu dituen autoa. EFE
Ertzaintzaren gomendioak Biriatuko itxieren aurrean
AP-8 autobidetik Frantziarako mugan gerta daitezkeen aldizkako mozketak direla eta, Ertzaintzak erabiltzaileei informatzeko eta bide alternatiboak bilatzeko gomendatzen die, bide hori erabiltzea saihestuz.