TRANTSIZIO ENERGETIKOA
Nondik dator Euskadin eta munduan kontsumitzen dugun energia?
IKER GOMEZ | EITB MEDIA
2022ko datuen arabera, Euskadin kontsumitzen dugun energiaren bi heren petroliotik eta gas naturaletik datoz. Orotara, mix energetikoaren % 83 dira bi iturri horiek.
2022. urteko datuen arabera, Euskadin kontsumitzen dugun azken energiaren bi heren baino gehiago petroliotik eta deribatuetatik eta gas naturaletik datoz.
Bi iturri horiek gure mix energetikoaren % 83,8 dira, EEEk (Energiaren Euskal Erakundeak) egindako kalkuluaren arabera.
Energia berriztagarriak eskariaren % 8,8 baino ez dira, eta energia elektrikoaren inportazioa, berriz, % 6,7. Gainontzeko % 0,3a ikatzari eta haren deribatuei dagokie.
Iturria: EEE
Mundu mailako energia-kontsumoari buruzko datuei begiratuz gero, banaketa oso ezberdina da. Petrolioa eta bere deribatuak dira energia-iturri nagusia, eskariaren % 30arekin, baina bigarren tokian ikatza dago, % 27rekin. Gas naturala hirugarrena da tarta energetikoan ( % 23), eta elektrizitateak eta biomasak planetak kontsumitzen duen energiaren % 10 ematen dute, hurrenez hurren.
Iturria: EEE