Itxi

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Hipoteka gastuen erreklamazioa, gazteen egoera eta interes tasak

EITB MEDIA

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Gasteizko etxebizitza bloke bat. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 25, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Hipoteka gastuen erreklamazioa: Banketxeek bidegabe kobratutako hipoteka gastuak erreklamatzeko epea zabalik dagoen ala ez. Hori da gaur, ostegunarekin, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi behar duena. Lau banketxek (Caixabank, BBVA, Sabadell eta Santander bankuak) auzitegi europarrera jo zuten argibide eske. Euren ustez, erreklamazio epea hilaren 22an amaitu zen, Auzitegi Gorenak epaia eman eta bost urtera, hain justu. Kontsumitzaileen elkarteak, aldiz, ez datoz horrekin bat.  

- Gazteen egoera: "Aurrera Begira" txostenaren 11. edizioaren emaitzak ezagutaraziko dituzte gaur. Inkesta bidez, gazteen egoeraren eta haiek hainbat gairen inguruan duten iritziaren berri jaso dute. Hain zuzen ere, besteak beste, enplegua, migrazioa, emantzipazioa eta etorkizunera begirako konfiantza izan dituzte aztergai.

- Interes tasak: Europako Banku Zentralaren (EBZ) Gobernu Kontseiluak 2024ko lehen bilera egingo du, interes tasen gaineko erabakiren bat hartzeko asmoz. Azken batzarrean ebatzi zuten, bigarrenez jarraian, interes tasak % 4,5ean uztea.