Garraioa
Bizkaibusek % 20ko deskontua mantenduko du behin behineko abonuetan 2024tik aurrera ere
agentziak | EITB MEDIA
Hala, garraio publiko osoan 2024an indarrean egongo den % 50eko deskontua agortzen denean, autobus zerbitzuak diruz lagunduta jarraituko du, epe mugagabean. Etxanobek Batzar Nagusietako kontrol saioan argitu du neurria, EH Bilduk egindako interpelazio bati erantzunda.
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak nabarmendu duenez, Bizkaibusek % 20ko deskontua izaten jarraituko du behin behineko abonuetan, Bidai izenekoaetan, esaterako, garraio publiko osoan 2024an indarrean egongo den % 50eko deskontua agortzen denean.
Etxanobek agerraldia egin du Batzar Nagusietako kontrol saioan, EH Bilduk egindako interpelazio bati erantzunda. Koalizioak galdetu dio zergatik Bizkaiko Garraioen Patzuergoak erabaki ote zuen abenduaren 26an behin behineko abonuetan % 20ko deskontua mantentzea 2024an, Barik "kanpoan utzita"; erabiltzaileen % 80k erabiltzen du Barik txartela.
Raul Mendez ahaldunaren esanetan, Ahaldundiak "ikuskizuna" eman eta "kaosa" eragin du, baita "nahamena" eta "zuirgabetasuna" eragin ere herritarren artean, deskontuen aferarekin, Patzuergoak erabaki baitzuen Barik txartelan deskontua mantentzea, Gobernu espainiarrak jakinarazi ostean aurten mantenduko zuela.
Etxanobek erantzun du bi akordio "ezberdin" nahastu dituztela: Garraioen Patzuergoak onartutako % 20ko deskontua, behin behineko abonuen kasuan, eta 2024ko % 50 deskontua joan-etorri guztietan.
Ahaldun nagusiak erantsi duenez, CTBk erabakia hartu zuenean abenduaren 26an, Gobernu espainiarrak erabaki gabe zeukan % 50eko deskontua luzatuko ote zuen. Izan ere, abenduaren 28an egin zuen eta, horrezkero, urtarrila hasieran, Bizkaian deskontuak luzatzea erabaki zuten.