LAN GATAZKA
Greba mugagabea Siemens Gamesak Aratzurin duen lantegian, astelehen honetatik aurrera
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Siemens Gamesak Aratzurin duen lantegiko langileak hainbat mobilizazio egiten ari dira Nafarroako gainerako zentroekin parekatzea eskatzeko.
Siemens Gamesak Aratzurin duen lantegiko langileek greba mugagabea hasiko dute astelehen honetan, otsailaren 5ean, beren lan-baldintzak Nafarroako gainerako lantokietan lan egiten duten beharginen lan-baldintzekin parekatzea eskatzeko.
Aratzuriko lantegiak 62 langile ditu, eta "diskriminatuta" sentitzen dira. Hala azaldu zuen Carlos Fernandez CGTk enpresa-batzordean duen ordezkariak, larunbatean Iruñean egindako manifestazioaren ostean: "Aratzurikoa da bulegoen hitzarmen korporatiboari atxikita ez dagoen Nafarroako zentro bakarra, eta horrek diskriminazio argia dakar".
Aratzuriko enpresako zuzendaritzak ez duela horrelakorik nagoziatu nahi eta euren hitzarmen propioari eutsi nahi diola salatu zuten, "besteena baino okerragoa delako".
Horren aurrean, enpresa-batzordeak greba mugagabea deitu du, "langileen % 100 bat eginda gaude; inoiz baino elkartuago gaude, hau hasi besterik ez da egin", ohartarazi zuen.