Itxi

LEHEN SEKTOREA PROTESTAN

Astelehenetik aurrera mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute nekazari nafarrek

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

"Mobilizazioek aurrera jarraituko dute, arlo ekonomikoaz haratagoko kezkak ditugulako, Europa mailan ez dugu inolako konpromiso edo konponbiderik", azaldu dute nekazariek.

Gaur Tafallan bildutako nekazarietako batzuk. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia.

Larunbat honetan Tafallan bildu diren nekazari eta abeltzain nafarrek esan dutenez, Iruñeko erdiguneko protestak bertan behera uztea "Nafarroako Gobernuarekiko borondate oneko keinu gisa" erabaki zuten atzo, "elkarrizketarako duten jarreragatik", baina astelehenetik aurrera mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute; hori bai, Iruñetik kanpo.

"Mobilizazioek aurrera jarraituko dute, arlo ekonomikoaz haratagoko kezkak ditugulako, eta Europa mailan ez dugu inolako konpromiso edo konponbiderik", azaldu dute nekazariek ohar batean.

Bileran, nekazariek eta abeltzainek zonalde bakoitzeko bi ordezkari izendatu dituzte. Horien zeregina izango da, hemendik aurrera, erabakiak hartzea eta iritzi publikoari helaraziko zaizkion mezuak adostea.

Nafarroako Gobernuak ostiral honetako bileran hartutako konpromisoak ere azaldu dituzte oharrean, hala nola sektoreak aurre egin behar dion BEZaren itzulketaren atzerapenari irtenbidea ematea eta NPBko lurzatiak kontrolatzeko sistema berrikustea. Alde horretatik, nahikoa izango da sinatutako konpromisoa, eta ez dira beharrezkoak izango geoerreferentziazko argazkiak.

Ureztatzearen aldeko konpromiso irmoa ere hartu zuten, Nafarroako fiskalitatea gainerako autonomiekin parekatzearen aldekoa, "mahats-bilketa berdea" indartzearen aldekoa eta Elikadura Katearen Legean lan egitearen aldekoa.

NPBa sinplifikatzeko erabakia ere hartu zuen Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak baita pilatutako simaurrak eta material organikoak erretiratzeko bost eguneko epea luzatzekoa ere.

Albisteak (1)