Itxi

Lan-gatazka

Lanegunean egindako Tuvisako lehen greba egunak % 100eko jarraipena izan du

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Tuvisako enpresa-batzordeak lan-gatazka "artifizialki luzatzea" leporatu dio Gasteizko Udalari, egoera "behingoz konponduko duen" eta grebari amaiera emango dion eskaintza berririk aurkeztu ez duelako.

Tuvisako arduradunen aurkako kartelak. Argazkia: EFE

Joan den larunbatean hasi zen grebaren lehen lanegunean, Tuvisak % 100eko jarraipena lortu du gidarien artean, aurreko bi egunetan bezala, enpresa-batzordeko iturriek jakitera eman dutenez.

Gutxieneko zerbitzuek baino ez dute lan egin, hau da, Eusko Jaurlaritzak ezarritako ohiko egunetako autobusen % 30, garraio alternatiborik ez duten edo helmuga osasun-zentroak dituzten lineei lehentasuna emanez.

Goizean, Tuvisako langileek auto-karabana bat egin dute hirigunean, protesta ikusarazteko, eta gaur arratsaldean manifestazioa egingo dute Adriano VI.ean hasi eta Andre Maria Zuriaren plazan amaituko dena.

Tuvisako enpresa-batzordeak lan-gatazka "artifizialki luzatzea" leporatu dio Gasteizko Udalari, egoera "behingoz konponduko duen" eta grebari amaiera emango dion eskaintza berririk aurkeztu ez duelako.

Langileek manifestazioa egin dute arratsaldean Arabako hiriburuko kaleetan, " langileen osasunari mesede egiteko zerbitzua hobetzea eta lanaldi osoa zenbatzea" eskatzeko, besteak beste.

Tuvisako langileen martxa 17:30ean atera da Lovaina plazatik, hiriguneko kale nagusietatik igarotzeko, eta Andre Maria Zuriaren plazan amaitu da.

Tuvisako grebak aste osoa iraungo du ziurrenik; izan ere, zuzendaritzak eta batzordeak negoziatzeko eta lan-gatazkari amaiera emateko akordioa lortzeko nahia agertu badute ere, oraindik ez dute bilera egiteko datarik itxi.

Tuvisako greba mugagabearen aurretik hainbat lanuzte eta mobilizazio egin ziren 2023ko abenduan. Pandemiaz geroztik galdu diren autobusak berreskuratzea eta kalitatezko zerbitzua emateko, pribatizazioak iraultzeko eta lanaldi eraginkorraren erregistroa ezartzeko beharrezkoak direnak ezartzea aldarrikatzen dute langileek.

Albisteak (1)

Bideoak (1)