Itxi

LAN GATAZKA

Renfeko makinistek greba egingo dute martxoko lau egunetan

EITB MEDIA

Renfeko makinistek lau greba-egun deitu dute martxorako, enplegu-plana geldituta dagoela salatzeko.

Donostiako geltokia. Argazkia: EITB Media

Renfeko makinistek lau greba-egun deitu dituzte martxorako, enplegu-plana "geldituta" dagoela salatzeko.

Gaur jakitera eman dutenez, 24 orduko grebak egingo dituzte martxoaren 1, 4 eta 12an, eta lanuzteak egingo dituzte martxoaren 6an. 

Protestak Semaf makinisten sindikatuak deitu ditu, lan-gatazkari konponbidea emateko bilerak "porrot" egin ostean.