Itxi

Lan-istripu larria

Behargin bat hil da Arrasaten, hiru metroko sakoneran, kutxatila baten barruan lanean ari zela

EITB Media

Leer en Castellano

Lan-istripua 16:30ean gertatu da, eta udaltzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira. Langilea kutxatilaren barrutik atera dute. Atera ostean, osasun-langileek heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Dagoeneko 16 pertsona hil dira aurten lan-istripuetan Hego Euskal Herrian.

Ertzaintza lan-istripua gertatu den tokian, Arrasaten (Gipuzkoa). Irudia: <a href='https://goiena.eus/arrasate/1708967389160-langile-bat-hil-da-Arrasaten-Galizia-kalean' target='_blank' title='goiena'>goiena</a>

Langile bat hil da gaur arratsaldean Arrasaten (Gipuzkoa), Santa Teresa auzoko Galizia kaleko kutxatila baten barruan lanean ari zela, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Lan-istripua 16:30ean gertatu da, eta udaltzainak eta suhiltzaileak bertaratu dira. Hiru metroko sakoneran zegoen behargina kutxatila barrutik atera dute.

Atera ostean, anbulantzia bateko osasun-langileek heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Dagoeneko 16 pertsona hil dira aurten lan-istripuetan Hego Euskal Herrian, horietako sei Nafarroan eta hamar Euskadin. Ildo horretan, Euskadik baja eragin duten 4.059 lan-istripu erregistratu zituen aurtengo urtarrilean, hau da, % 29,6ko igoera izan da iazko hilabete beraren aldean, 926 ezbehar gehiagorekin.