Itxi

2023ko emaitzak

Tubacexek 36,3 milioi euroko irabazi garbiak lortu zituen iaz, aurreko urtean baino ia % 80 gehiago

EITB Media

Leer en Castellano

Salmentetan eta EBITDAn datu "historikoak" eskuratu zituen konpainiak. Tutuen fabrikatzaileak uste du 2024an ere bide beretik jarraituko dutela fakturazio datuek.

Taldeak Laudion duen egoitza. Argazkia: Google Maps

Tubacex taldeak 36,3 milioi euroko irabazi garbiak eskuratu zituen 2023an, aurreko ekitaldian baino % 79,5 gehiago. Gainera, 852,4 milioi euro lortu zituen salmentetan (2022an baino % 19,3 gehiago), EBITDA  —esplotazio emaitza gordina— 125,2 milioi eurotan utzita (% 35,6).

Arabako tutuen fabrikatzaileak ohar bidez nabarmendu duenez, datuok marka guztiak ondu dituzte, "inguru makroekonomiko eta geopolitiko lehiakorra eta lehengaien beheranzko joera" gorabehera. Enpresaren arabera, "gasaren upstream arloan eta Asiako eta Ekialde Hurbileko guneetan izandako bilakaera ona" dira aipatzekoak. 

852,4 milioi euroko salmentak izan zituzten, 2022an baino % 19,3 gehiago, "fakturazio errekorra" erdietsita

EBITDAri dagokionez, 125,2 milioi eurokoa izan zen, aurreko urtearekin alderatuta % 35,6ko igoerarekin. Marjina % 14,7an kokatu zen. Bi datuak "Tubacexen inoizko altuenak dira", enpresak zehaztu duenez. 

2024ari begira, Jesus Esmoris taldeko kontseilari delegatuak azaldu du lehen sei hilekoan "iazko ildo beretik" jarraitzea espero dutela, bigarren seihilekoan are gehiago hazita. 2025erako ere igoera aurreikusi dute. 

Zenbakiokin, administrazio kontseiluak 14,5 milioi euroko dibidendu garbia proposatuko du.