Titular nagusiak
Albiste izango dira: Otsaileko langabezia, Euroeskualdearen batzarra eta Nafarroako eskolen ordutegiak
EITB MEDIA
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko martxoaren 4an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Otsaileko langabezia: Espainiako Lan eta Ekonomia Sozialeko Ministerioak eta Gizarte Segurantza, Inklusio eta Migrazio Ministerioak otsaileko langabezia datuak jakinaraziko dituzte, 09:00etatik aurrera.
- Euroeskualdearen batzarra: Maria Chivite Nafarroako presidenteak eta Josu Etxarri Erriberriko alkateak harrera egingo diete Iñigo Urkullu lehendakariari eta Alain Rousset Akitania Berriko presidenteari 11:15ean, ondoren bilera egingo dute Chivitek, Urkulluk eta Roussetek eta bilera amaituta, 13:30ak aldera komunikabideen aurrean agertuko dira hirurak, eta bertan Euroeskualdearen presidentzia hartuko du Nafarroak.
- Nafarroako eskolen ordutegiak: Hezkuntza Departamentuak gaur emango ditu hurrengo ikasturteari begira Nafarroako ikastetxeetan ezarriko den jardunaldiaren inguruko bozketaren emaitzak. Pasa den ostiraleko behin behineko datuen arabera, Nafarroako ikastetxe gehienek jardunaldi jarraituaren alde egin dute.