OGASUNA
Fiskaltzak 4 urte 9 bederatzi hilabeteko espetxea eskatu du Ancelottirentzat, ogasunari iruzur egiteagatik
AGENCIAS | EITB MEDIA
2014an eta 2015ean bere ondasun guztia Ogasunaren aurrean ez aitortzea leporatzen diote Real Madrileko futbol lentrenatzaileari. Batik bat, irudi eskubideekin lotutako kontratuen bidez jasotako dirua ezkutatu zuela uste da.
Madrilgo Fiskaltzak 4 urte eta 9 hilabeteko espetxe-zigorra eskatu du Carlos Ancelotti Real Madril futbol taldeko entrenatzailearentzat, Espainiako Ogasunari milioi bat eurotik gorako iruzurra egitea leporatuta. Zehazki, 2014an 386.361 euro, eta 2015ean, 675.718, ezkutatu zituela uste du kasua aztertu duen fiskalak.
Ministerio Publikoak gaur jakinarazi duenez, Ogasunaren kontrako bi delitu egozten dizkiote Ancelottiri. Bizilekua Espainian izan arren, aipatutako urte horietan Real Madril futbol taldetik jasotako dirua bakarrik aitortu zuen, eta ez handik kanpoko kontratuen bidez —gehienak, irudi eskubideekin lotutakoak— jasotako gainerako guztia.
Bere idatzian, halaber, fiskalak azaldu du irudi eskubideengatik jasotako dirua kobratu eta Ogasunari ezkutatzeko, entrenatzaile italiarrak sozietate sare "nahasi" eta "konplexu" bat eratu zuen.