Itxi

PFEZa

Apirilaren 10ean hasiko da errenta-aitorpena aurkezteko epea Bizkaian

EITB MEDIA

Leer en Castellano

2023ko ekitaldiko PFEZ aitorpena modu presentzialean, telefonoz edo digitalean egin ahal izango da, ekainaren 28ra arte.

2023ko PFEZaren aurkezpena.

2023ko ekitaldiko PFEZaren (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga) aitorpena aurkezteko kanpaina apirilaren 10etik ekainaren 28ra bitartean egingo da.

Bi hilabete eta erdi horietan, zergadunek hiru bide izango dituzte aitorpena egiteko: aurrez-aurrekoa, telefono bidezkoa (946083000) eta digitala (bizkaia.eus/errenta), bai errenta-aitorpena aurkezteko, bai edozein arazo konpontzeko. Era berean, aitorpenaren zirriborro bat izango dute, Foru Ogasunak dituen datuekin egina; horrela, aitorpena aurkezteko, berrikusi besterik ez dute egin beharko, eta, beharrezkoa izanez gero, osatu.

Era berean, pertsona bakoitzak bere aitorpenaren zirriborroa kontsultatu eta osatu ahal izango du, eta aipatutako hiru kanaletan aurkeztu, errenta-izapide guztiak egin ahal izateko.

2023ko ekitaldiari buruzko datu ekonomikoak dituzten pertsona guztiek apirilean jasoko dute jakinarazpena. Bertan, Ogasunak jakinaraziko die aitorpena aurkezteko betebeharra duten, zergak ordaintzeko aukerarik onena zein den (banaka edo batera) eta zirriborroaren behin-behineko emaitza.