SARETZEN
Sukurtsalen % 80 bost banketxeren eskuetan dago Hego Euskal Herrian
IKER GOMEZ | EITB MEDIA
2015ean, krisi ekonomikoa gertatu eta gutxira, 40 entitate ezberdinek bulegoak zituzten Hego Euskal Herrian. Bederatzi urte geroago, kopuru hori 27ra jaitsi da, Espainiako Bankuak jasotako datuen arabera.
2015ean, krisi ekonomikoa gertatu eta gutxira, 40 entitate ezberdinek bulegoak zituzten Hego Euskal Herrian. Bederatzi urte geroago, kopuru hori 27ra jaitsi da, Espainiako Bankuak jasotako datuen arabera.
Horrez gain, gaur egun hamar sukurtsaletik zortzi bost entitateren esku daude: Caixabank, Kutxabank, Nafarroako Rural Kutxa, Laboral Kutxa eta BBVA. Zehazki, sukurtsalen % 80,8 bost erakunde horien esku dago, eta datu hori % 71,1ekoa zen 2015ean.
Hala, Caixabankek Hego Euskal Herriko banku-bulegoen % 20,5 ditu, Kutxabankek % 19,58, Nafarroako Rural Kutxak % 16,6, Laboralek % 14,92 eta BBVAk % 9,17.
Kutxanbank da portzentaje handiena duena Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban; Caixabank, berriz, Nafarroako sukurtsalik ohikoena da.
2015 eta 2023 artean, Banco Popular, Bankoa edo Bankia bezalako bankuak desagertu egin dira gure kaleetatik, nahiz eta besteren bat, Unicaja edo Singular Bank adibidez, berriak izan.
Baina gure herrietan presentzia duten bankuen kopurua nabarmen murriztu izanaren arrazoietako bat azken urteetako bat-egite ugariak izan dira.
Grafiko honetan mugimendu horiek guztiak jasotzen dira, 2007tik gaur arte:
Eitb Media