Itxi

Nafarroa

Foruzaingoak komisariara deitu ditu zazpi nekazari, Nafarroako Parlamentura sartzen saiatzeagatik atxilotzeko

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Atxilotu ondoren, dagokion epailearen esku utziko dituzte. Halaber, ez dute baztertzen atxiloketa gehiago egitea Nafarroako Parlamentura indarrez sartzen ahalegintzeagatik.

Nafarroako Parlamentuan sartzeko saiakera. Artxiboko argazkia: EFE

Foruzaingoak zazpi pertsona Iruñeko komisariara deitu ditu bihar, duela hamar egun nekazarien protesten baitan Nafarroako Parlamentura sartzeko saiakeran parte hartu zutelakoan.

Nafarroako Gobernuko iturriek jakinarazi dutenez, zazpi pertsona horiek atxilotu egingo dituzte, eta, horregatik abokatu batekin joatea eskatu diete.

Deklaratu ostean atxilotu eta dagokion epailearen esku utziko dituzte, kasuan-kasuan leporatzen zaizkien delituengatik; tartean, erakunde bati erasotzen saiatzeagatik edo agintaritzaren aurkako delituagatik.

Aipatutako iturrien arabera, martxoaren 7an Nafarroako Parlamentuaren atariko irudiak ikusi ondoren identifikatu ahal izan dituzte zazpi pertsona horiek.

Protestaren une batean, hainbat nekazari Nafarroako Parlamentuaren ateraino hurbildu ziren. Foruzainekin tirabira gogorrak izan eta gero, agenteek atea ixtea lortu zuten eta manifestariek ezin izan dute barrura sartu.