Itxi

Apirila

Gas naturalaren BEZa % 21era itzuliko da, baina tarifa arautuaren prezioak behera egin du

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Gas naturalaren azken baliabideko tarifa (ABT; gaztelaniaz, TUR) % 3,05 merkatuko da batez beste apirilaren 1etik aurrera, BEZa % 10etik % 21era igotzen denean.

Gas naturala Bilboko portura iristen. Argazkia: EFE

Gas naturalaren azken baliabideko tarifa (ABT; gaztelaniaz, TUR) % 3,05 merkatuko da batez beste apirilaren 1ean, urtarrilaren 1eko berrikuspenaren aldean, eta BEZa % 21era igoko da, krisiari aurre egiteko neurri gisa % 10ean egon ostean.

Gas naturalaren TUR tarifa hiru hilean behin berrikusten da, urtarrilaren, apirilaren, uztailaren eta urriaren 1ean, eta prezioa berritu egiten da tarifak barne hartzen duen lehengaiaren garestitzea edo merkatzea % 2tik gorakoa baldin bada. Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da prezioa.

Argindarrari dagokionez, igoerak izango dira apirilean. Hala, Argindarraren Zerga Berezia % 2,5etik % 3,8ra igoko da bigarren hiruhileko honetan.

Argindarraren BEZa % 21era itzuli da, eta urteko batez besteko faktura % 15 garestituko du

Era berean, Energia Elektrikoa Ekoiztearen Balioaren Gaineko Zerga % 5,25ekoa izango da ekainera arte gutxienez, aurretik zegoena baino % 1,75 garestiagoa.

2023ko amaieran, Espainiako Gobernuak dekretu bat onartu zuen argindarraren eta gasaren zergak eguneratzeko, 2021ean Ukrainako gerraren eraginez sortu zen energia krisiari aurre egiteko zergak murriztu ostean.