Itxi

Greba

Bizkaiko Uberreko gidariek hiru greba egun abiatu dituzte

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Apirilaren 2an, 3an eta 4an, Uber enpresako gidari bizkaitarrak grebara deituta daude, hitzarmenaren negoziazioa "blokeatuta" dagoelako.

Uber.

Bizkaiko Uberreko gidariek hiru greba egun egingo dituzte apirilaren 2an, 3an eta 4an, 2023ko abenduaren 31n agortu zen hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzen saiatzeko.

ELA sindikatuak azaldu duenez, enpresarekin urtebetez bilerak egin ondoren, langileen lan-baldintzetan "gutxieneko batzuk errespeta daitezen" eta zenbait puntutan legedia bete dadin, enpresak "behin eta berriz" esan du ezetz.

Sindikatuak azaldu du negoziazioa "blokeatuta" dagoela 2023ko abenduan hitzarmena agortu zenetik.

Grebaren lehen egunean, asteartean, elkarretaratzea egingo dute Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean, 11:00etan.