EAEKO EGOERA EKONOMIKOA
Urkullu: ‘Aurreko Gobernuari errua botatzea gustu txarreko broma da’
Erredakzioa
EBBko presidentearen arabera, Lopezen Gobernuak zorpetzearen errua Ibarretxeren Gobernuari botatzea “errespetu falta” da.
Iñigo Urkullu lehendakarigai jeltzalearen arabera, “gustu txarreko broma bat da oraingo Gobernuak zorpetzearen errua Ibarretxeren Gobernuari leporatzea”
Horrela erantzun dio Urkulluk Carlos Aguirre Ekonomia sailburuari, aurrekontuak “kaudimenduak” direla eta EAJk “gezurra” esaten duela adierazi eta gero.
Agirrek “modu lotsagarrian” aritzea eta “herentzia pozoitua” utzi izana leporatu dio alderdi jeltzaleari, aurrekontu publikoak zalantzan jarri dituelako. Horrez gain, % 4ko defizita eta 2.800 milioi euroko “zuloa” uztea leporatu dio aurreko Gobernuari.
Agirreren prentsaurrekoaren ostean, Urkulluk Twitter bidez idatzi du “hiru urte eta gero aurreko Gobernuari errua botatzea gustu txarreko broma eta errespetu falta bat dela”.
Gobernu ez eraginkorra
Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkidearen ustez, “barregarria da hiru urte eta gero Patxi Lopezen Gobernuak atzera begiratzea eta bere eginkizunak ez onartzea”, Ibarretxerenak “herentzia pozoitua” utzi diola dionean.
Zentzu horretan, Gobernu horren “azken aldrabaskeria da”, Iturrateren ustez, Lopezen Gobernua, “Gobernu ez eraginkorra eta arduragabea da” eta bere azken egunak “modu okerrenean amaitu nahi izan ditu”, gaineratu du.