Itxi

Errenta aitorpena

Gaurtik errenta aitorpenaren proposamenak ikusi daitezke Nafarroan eta online errenta zerbitzua ere hasi da

Agentziak | EiTB Media

Leer en Castellano

Nafarroako Ogasunak egin dien proposamena ikusteko aukera dute dagoeneko 215.606 zergadunek www.renta.navarra.es webgunean.

Nafarroako Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren egoitza. Argazkia: Nafarroako Gobernua

Gaurtik aurrera, Nafarroako 215.606 zergadunek Ogasunak egin dien errenta aitorpenaren proposamena ikusteko aukera daukate www.renta.navarra.es webgunean. Halaber, gaur ireki da errenta aitorpena Internet bidez egiteko epea, Online Errenta zerbitzuaren bidez.

Aurten, Nafarroako Foru Ogasunak 215.606 zergaduni egin die errenta aitorpenaren proposamena (iaz baino % 6 gehiago dira).

2023. urteari dagokion errentaren kanpaina apirilaren 9an hasi eta ekainaren 27an amaituko da, eta apirilaren 17an egingo dira lehen itzulketak. Nafarroako Ogasunak 88 milioi euro itzultzea aurreikusten du aurtengo kanpainan, ostiral honetan ohar bidez jakinarazi duenez.

Apirilaren 15etik aurrera, errenta aitorpena telefono bidez eta bulegoetan egin ahalko da. Telefono bidez egin nahi izanez gero, apirilaren 10etik aurrera eskatu behar da hitzordua.

Errenta aitorpena aurrez aurre egin nahi izanez gero, apirilaren 12tik aurrera eskatu beharko da aurretiazko hitzordua, Online Errenta webgunean sartuta edo 948 505 505 eta 948 505 506 telefonoetara deituta.

Gainera, Nafarroako Ogasuna apirilaren 17an hasiko da zergadunei dirua itzultzen. Orotara, zergadunen % 57k jasoko dute dirua bueltan.

Errenta aitorpena egiteko epea ekainaren 27an amaituko da Nafarroan. Hortik aurrera, epez kanpo eginez gero, errekargua ordaindu beharko da.