Itxi

EAE-ko lan egutegia

2025eko lan egutegiak 12 jaiegun izango ditu, maiatzaren 1ean zubia egiteko aukera emanda

EITB Media

Leer en Castellano

Aste Santua apirilaren 17tik 21era izango da, eta Santiago (uztailak 25, ostirala) jaieguna izango da. Abuztuaren 15ak eta abenduaren 8ak asteburua luzatzeko beta emango dute, ostiral eta astelehen egokitu baitira.

Maiatzaren 1ean zubia hartzeko aukera emango du 2025ak. Argazkia: Pixabay

Jardunean dagoen Eusko Jaurlaritzak 2025eko lan egutegia onartu du gaur gobernu bileran. Horren arabera, datorren urtean 12 jaiegun izango dira, tokian tokiko festez gain. 

Zehaztutakoaren arabera, urriaren 12a ez da jaieguna izango, igandean egokituko baita. Gainerakoan, zubia egiteko aukera bakarra izango da EAE osoan: maiatzaren 1a, Langilearen eguna, osteguna da eta. 

Dena dela, izango dira asteburua luzatzeko moduak, uztailaren 25a (Santiago) eta abuztuaren 15a (Jasokundea) ostiralak baitira. Abenduaren 8a, bestalde, astelehena da (2025ean, aurten bezala, ez da egongo "makro-zubirik" egiteko aukerarik). 

Aste Santuari dagokionez, aurten baino beranduago egokituko da: apirilaren 17tik 21era

Halaber, larunbata izango dira azaroaren 1a eta abenduaren 6a

Hona 12 jaiegunen zerrenda: 

- Urtarrilaren 1a (Urteberri eguna, asteazkena)

- Urtarrilaren 6a (Errege eguna, astelehena)

- Apirilaren 17a (Ostegun Santua)

- Apirilak 18 (Ostiral Santua)

- Apirilaren 21a (Pazko Astelehena)

- Maiatzaren 1a (Langilearen eguna, osteguna)

- Uztailaren 25a (Santiago, ostirala)

- Abuztuaren 15a (Jasokundea, ostirala)

- Azaroaren 1a (Domu Santu eguna, larunbata)

- Abenduaren 6a (Konstituzioaren Eguna, larunbata)

- Abenduaren 8a (Sortzez Garbia, astelehena)

- Abenduaren 25a (Eguberri eguna, osteguna)

Esan bezala, egun horiei beste bi jaiegun gehitu behar zaizkie, Aldundiek zehaztu beharrekoak. Ezusterik ezean, honakoak izango dira: 

Bizkaian eta Gipuzkoan: Uztailaren 31 (San Inazio). Osteguna da. 

Araban: Apirilaren 28 (San Prudentzio). Astelehena.