Itxi

Bizkaia

Basoko langile bat oso larri zauritu da Artzentaleseko mendi batean, moztutako zuhaitz batek kolpatuta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

ELAren arabera, lanean ari zirela moztutako pinuetako bat trabatuta geratu zen eta, askatzeko makinak erabiliz, zuhaitzak langilea jo zuen.

22 urteko baso-sektoreko langile batek lan-istripu "oso larria" izan zuen asteazken honetan Artzentaleseko (Bizkaia) El Peso mendian lanean ari zela, ELA sindikatuak jakitera eman duenez.

Sindikatuak salatu duenez, behargin gazteak bi hilabete baino ez zeramatzan lanean, eta ELAk bildutako lehen datuen arabera, istripua goizean gertatu zen, antza denez, Forestal Bejarano e Hijo SL enpresako langilea, sektorean bi hilabete zeramatzana, moztutako pinu batek jo zuenean.

ELAren arabera, dirudienez, lanean ari zirela moztutako pinuetako bat trabatuta geratu da eta, askatzeko makinak erabiliz, zuhaitzak langilea jo du.