MAIATZAREN LEHENA
Hiru pertsona identifikatu dituzte Donostian, lokal bat okupatzen saiatu direnean
EITB MEDIA
Jardun Koordinadorak hartu du bere gain ekintza. Azaldu duenez, Maiatzaren Leheneko manifestazioaren amaieran ahalegindu dira Alde Zaharreko lokal bat okupatzen.
Hiru pertsona identifikatu ditu Ertzaintzak gaur Donostian, lokal bat okupatzen saiatu direnean. Agintaritzari desobedientzia delitua egotzi diete.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 14:00etan izan dira identifikazioak, Jauregi Jenerala kalean.
X sare-sozialean zabaldutako argitalpen batean, Jardun Koordinadorak bere gain hartu du ekintza. Azaldu duenez, Maiatzaren Leheneko manifestazioaren amaieran ahalegindu dira lokal bat okupatzen. "Okupazio hau izaera sinbolikoko ekintza izatetik haratago, langile klaseak bere alternatiba propioak eraikitzeko ekintza bat da", idatzi dute.
Gaur maiatzaren 1ean Donostian mobilizatu gara. Manifestazioa bukatzean lokal bat okupatu dugu.
— JARDUN_KOORDINADORA (@JardunK) May 1, 2024
Okupazio hau izaera sinbolikoko ekintza izatetik haratago, langile klaseak bere alternatiba propioak eraikitzeko ekintza dugu.
LANGILEON BORROKAZ EUSKAL HERRI SOZIALISTA! pic.twitter.com/BUxuqyifKP