Lan-istripua
Hilda aurkitu dituzte Madrilgo eraikin bateko solairua erorita harrapatuta geratu diren bi langileak
EITB MEDIA
Hirugarren langile bat zaurituta erreskatatu dute eta ospitalera eraman dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
El Pardo barrutian zaharberritzen ari ziren eraikin baten solairua erori egin da, ikertzen ari diren arrazoiengatik. Ondorioz, bi langile hil dira hondakinen artean; hirugarren bat zaurituta atera dute.
Lezama eta Laudio kaleen artean obretan dagoen eraikin batean gertatu da, Madrilgo Larrialdi Zerbitzuek jakitera eman dutenez.
Bi langile hil dira, eta hirugarren bat erreskatatu eta ospitalera eraman dute, hanka hautsita eta hainbat kolpe zituela.