Itxi

erosteko eskaintza oldarkorra

Sabadellek BBVAri leporatu dio araudia urratzea eta "datu osagabeak" ematea bere eskaintzan

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Kataluniako banketxeak Espainiako Balore Merkatuaren Batzordera jo du salatzeko BBVAk erosteko eskaintza oldarkorrean jasota ez zeuden xehetasunak prentsaurrekoan eman dituela, eta informazio falta horrek "merkatuari eragin" diezaiokeela.

Sabadellek Madrilen duen kutxazain bat. Argazkia: EFE

Sabadell banketxeak Espainiako Balore Merkatuaren Batzrodera (CNMV, gazteleraz) jo du BBVAk finantza erakundea katalana erosteko egin duen eskaintza oldarkorrak araudia urratu duela salatzeko. Horren ustez, Carlos Torresek zuzentzen duen banketxeak "datu osagabeak" eman ditu bere eskaintzan eta merkatuari eragin diezaiokete. 

Ohar labur batean, Sabadellek esan du badagoela "eskaintzan erantsi ez den dokumentazioa" eta BBVAk ohar bidez zein akziodunekin egindako bilera batean operazioaren xehetasun ugari eman zituela. "Horrek guztiak erosteko eskaintza publikoen araudia urratzen du, eta merkatuari eragin diezaioketen datu osagabeak eman ditu". argudiatu du. 

Izan ere, gogorarazi duenez, BBVAk operazioari buruzko aurkezpen eta prentsa ohar bana zabaldu zituen, eta akziodun eta analistekin bilera egin zuen, ondoren euren galderak onartuta. 

Datuokin, Sabadellek Balore Merkatuaren Batzordearen aurrean salatu du BBVA, merkatuak informazio "osatu eta gardena" behar duela argudiatuta, eta prozesuak "ordenatua eta zuzena" izan behar dela gogorarazita.