Itxi

Enpresa

Gasteizko Michelinek ekoizpenaren zati bat geldituko du maiatzaren 25ean eta 26an

Agentziak | EiTB Media

Leer en Castellano

Geldialdiak 332 langileri eragingo die, eta multinazionalak 180 tona pneumatiko gutxiako ekoitziko ditu.

Michelinen Gasteizko lantegia. EiTB Mediaren artxiboko bideo batetik ateratako irudia

Michelinek Gasteizen duen lantegiak ekoizpen geldialdiak iragarri ditu maiatzaren 25 eta 26rako, ekoizpen beharrak "aurreikusitakoak baino txikiagoak" direlako.

Zuzendaritzak sindikatuei ostiral honetan jakinarazitako proposamenaren arabera, lau lan txanda desaktibatuko dira gurpil handien atalean: gaueko txanda maiatzaren 25ean, eta hiru lan txanda, maiatzaren 26an. 

UGT sindikatuak ohar bidez jakinarazi duenez, lanuzteek 332 langileri eragingo diete, eta 180 tona pneumatiko gutxiago ekoitziko dituzte.