Itxi

Araba

Gasteizko Mercedes lantegiak zazpi egunetan etengo du ekoizpena ekainean eta uztailean, eskari faltagatik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ekoizpena eten egingo da ekainaren 7, 14, 21 eta 24an, ostiraletan, eta uztailaren 22, 23 eta 24an.

Gasteizko Mercedesen lantegia. Artxiboko argazkia

Gasteizko Mercedes Benz lantegiak zazpi egunetan etengo du ekoizpena berriro ekainean eta uztailean, furgoneten eskariak behera egin duelako.

Lantegiko zuzendaritzak astearte honetan jakinarazi die langileei ekoizpena eten egingo dela ekainaren 7, 14, 21 eta 24an, ostiraletan, eta uztailaren 22, 23 eta 24an.

Lantegia maiatzaren 5ean hasi zen berriro lanean, 13 egunez jarraian geldirik egon ondoren, ekoizpena eskarira egokitzeko. Geldialdi horiek hilabete honetako ostiral guztietan jarraitu dute.