SESTAO
Navalen nabe berriak 2025ean hasiko direla eraikitzen aurreikusten du VGPk
AGENTZIAK | EITB Media
Parkean jardueraren % 51 baino gehiago insuatriari lotuta egongo dela uste du, bertan ezartzeko interesa duten industria-enpresen "kopuru handia" dela eta.
VGP konpainiak 2025ean hasiko direla VGP Park Navalen nabe berriak eraikitzen aurreikusten du, eta urte berean edo datorren urtearen amaieran hasiko direla urbanizazio-lanak Sestaoko Naval ontziola zegoen lurzatian, enpresako iturriek baieztatu dutenez.
Belgikako taldeari 2021ean esleitu zitzaizkion La Naval ontziola zegoen lurrak, guztira 300.000 m2.
VGPk 2022ko ekainean ekin zien lurzatia egokitzeko lanei, eta lehendik zeuden eraikin eta nabe batzuk eraitsi zituen, etorkizuneko VGP Park Naval parkeari hasiera emateko. Parke hori, logistikoa izateaz gain, "batez ere industriala" izango da.
Iturri berberek adierazi dutenez, lurzaila egokitzeko lanak amaitu dituzte dagoeneko. Aldi berean, Sestaoko Udalarekin hirigintza-izapideak egiten ari dira, urbanizazio-lanak "lehenbailehen" hasteko, lehendik dauden eraikinak birgaitzeko eta nabe berriak eraikitzeko. Hasiera batean, 2024ko bigarren erdian hastea zegoen aurreikusita.
Ezarritakoaren arabera, lursail horietako jardueraren % 51, gutxienez, industriarako izan behar da, baina VGPk adierazi du ehuneko hori "nabarmen handiagoa" izango dela, parkean ezartzeko interesa duten industria-enpresen "kopuru handia" kontuan hartuta.