Itxi

Bankuen aurkako epaia

Gorenak onartu du EBko Auzitegiaren doktrina hipoteka-gastuak erreklamatzeko preskripzio epearen inguruan

EITB Media

Leer en Castellano

Honenbestez, Auzitegi Gorenak Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak apirilaren 25eko epaian ezarri zuen doktrina onartzen du. Bertan nabarmentzen zuenez, klausula baten baliogabetasuna ezartzen duen ebazpena irmo bihurtzen den egunean jabetzen da kontsumitzailea haren irregulartasunaz.

Auzitegi Gorenak bere egin du Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ezarritako doktrina. EFE

Auzitegi Gorenak bere egin du Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak apirilaren 25ean emandako doktrina, eta irizpide gisa ezarri du kontsumitzaile batek bidegabe ordaindu dituen hipotekaren gastuak erreklamatzeko preskripzio-epea ordainketa horiek egitera behartzen zuen klausularen baliogabetasuna erabakitzen duen epai irmoaren data izango dela.

Hala ere, Gorenak ateak zabalik uzten dio epearen hasiera beste data batean ezartzeari, baldin eta erakunde mailegu-emaileak kontratuetan froga badezake kontsumitzaileak klausula horren berri izan ahal zuela.

Honenbestez, Auzitegi Gorenak Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak apirilaren 25eko epaian ezarri zuen doktrina onartzen du. Bertan nabarmentzen zuenez, klausula baten baliogabetasuna ezartzen duen ebazpena irmo bihurtzen den egunean jabetzen da kontsumitzailea haren irregulartasunaz.

Beraz, data horretatik aurrera, Europako araudiak ematen dizkion eskubideak eraginkortasunez baliatzeko moduan dago, eta orduan has daiteke zenbatzen itzulketaren preskripzio-epea; izan ere, akzio horren xede nagusia da klausula hori izan ez balitz kontsumitzaileak izango lukeen egoera lehengoratzea.

Ekainaren 14an emandako epaian, Gorenak azaltzen du ez dagokiola doktrina-mailako oharrak egitea EBko Auzitegiaren jurisprudentziaren edukiari buruz, ezta Europar Batasuneko estatu kideetako zuzenbide pribatuko sisteman dituen ondorioei buruz ere.

Gainera, baztertu egin du epaiketa aurreko eskaera berri bat, Santander bankuarena hain zuzen ere (alde salatua da Gorenak ebatzi berri duen auzian); izan ere, auzitegiak uste du Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak dagoeneko argitu dituela.

Horrela, EBko Auzitegiak ebatzitakoa bere gain hartzen duen epaia eman du Gorenak. Hala, aztertu duen helegitean, banku salatuak ez baitu frogatu kontsumitzaileek gastuen klausularen abusuzko egoeraren berri izan zutenik baliogabetasuna ebatzi zuen epaia irmo bihurtu aurretik, ez du uste dirua itzuli beharra preskribatuta zegoenik.