Itxi

Zordun handien zerrenda

471 pertsona fisiko eta juridikok 972 milioi euro zor dizkiete Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunei

Agentziak | EiTB Media

Leer en Castellano

600.000 euro baino gehiago zorrak edo zehapenak dituzten zergadunak ageri dira zordun handien zerrendan. 2021era arte, milioi bat eurotik gorako zordunak soilik argitaratzen ziren.

Zordun handien zerrenda. Irudia: EiTB Media

Euskal Autonomia Erkidegoan 471 pertsona fisiko eta juridikok 600.000 eurotik gorako zorra dute Ogasunarekin, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien gaur goizean argitaratutako zordun handien zerrendaren arabera.

Guztira, 972 milioi euroko zorra zuten, 2023ko abenduaren 31ra arteko datuen arabera.

600.000 euro baino gehiago zorrak edo zehapenak dituzten zergadunak ageri dira zordun handien zerrendan. Zerrenda hori osatzeko irizpideak aldatu egin dira, 2021era arte milioi bat eurotik gorako zordunak soilik argitaratzen baitziren.

BIZKAIA

334 enpresa eta pertsona fisikok 600.000 eurotik gorako zorra zuten, 593 milioi euroraino, iazko abenduaren 31n Bizkaiko Ogasunarekin. Zordun handien zerrendan ez da aldaketa nabarmenik izan azken urtean.

- Habidite S.A (19 milioi euro)

- Iurbenor Promociones (52 milioi)

- Residere Proyectos S.L. (ia 40 milioi)

- Jabyer Fernandez Fernandez eta Susana Fernandez (39,3 milioi euro bakoitzak)

- Alzola Taldearen hainbat enpresa (44 milioi)

- Versus 07 S.L. (39 milioi)

- GM Fuel Tank S.L. (37,9 milioi)

- Moldis Echarro, S.L. (20,4 milioi)

- Industrias Domesticas S.A. (18,5 milioi)

- Abaroa S.A. (18,2 milioi)

- Zorzal Siglo XXI S.L. (14,6 milioi)

- Quintanal Gorostiaga Oilda Henar (11,2 milioi)

- Earle Solar Angeles (10,9 milioi)

- Inversiones Inmobiliarias Erosten, S.L. (10,8 milioi)

GIPUZKOA

Gipuzkoan zordun handien kopurua apenas aldatu da urtebetean, iaz 86 izatetik aurten 84 izatera igaro baitira. Hala ere, horiek Gipuzkoako Ogasunarekin duten zorra nabarmen murriztu da: 319 milioi 219 milioira.

Zordun handien zerrenda Gipuzkoan:

- Jose Ramon eta Juan Miguel Osinalde Echaniz anaiak (45,5 milioi euro bakoitzak)

- Fagor Etxetresnak (14,6 milioi)

- Tecfrindus (6 milioi)

- Ramon Vizcaino Refrigeracion (5,5 milioi)

Aitzitik, iaz 80,2 milioirekin zordun handiena izan zen Lagilur S.L. enpresa zerrendatik atera da

ARABA

Azkenik, Arabako Ogasunak 53 zordun handi zenbatu ditu eta horiek duten zorra 160,3 milioi eurokoa da. 53 horietatik 47 enpresak dira eta 6 pertsona fisikoak. 47 horiek 134,5 milioi euroko zorra dute.

Gehien zor dutenen zerrenda Araban:

Goya Setenta y Nueve SL (19,4 milioi)

Eguren Vitoria (12,6)

Ros Casares Centro de Acero SL (11,9)

Urco Urbasa UT (11,9)

Grupo IIcarcris SPE SL (9)