Soldatak
Soldatak % 3,2 igo ziren EAEn eta % 3,7 Nafarroan, 2022an
Agentziak | EiTB Media
Espainiako Estatuan batez besteko igoera % 5,5ekoa izan zen, eta autonomia erkidego guztiak aintzat hartuta Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan hazi ziren soldatak gutxien.
Espainiako Estatuko autonomia erkidegoen artean Euskadin eta Nafarroan igo ziren gutxien soldatak 2022an, % 3,2 eta % 3,7 hurrenez hurren, Espainiako Estatistika Institutuak gaur kaleratutako datuen arabera.
Aitzitik, batez beste soldatak % 5,5 hazi ziren Estatuan, eta emakumeei gizonei baino gehiago igo zitzaien soldata, % 5,9 eta % 5,1, hurrenez hurren.
Lanaren Prezioaren Indizea delakoak eskulanaren prezioa neurtzen du, okupazioa, lanorduak, kontratu mota, antzinatasuna kontuan hartu gabe.