Lehen sektorea
Eusko Jaurlaritzak 40,3 milioi euroko diru laguntzak onartu ditu EAEko nekazarientzat
EiTB Media
Guztira, 7.112 nekazarik jasoko dituzte zuzeneko laguntzak: 1.634k Araban, 2.546k Bizkaian eta 2.932k Gipuzkoan. Europako funtsetatik datorren dirua hiru foru aldundien bitartez banatuko da.
Euskal Autonomia Erkidegoko nekazariei 40,3 milioi euroko diru laguntzak ematea onartu du Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Eusko Jaurlaritzak gaurko gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan jakinarazi duenez.
Guztira, 7.112 nekazarik jaso dituzte zuzeneko laguntzak: 1.634k Araban, 2.546k Bizkaian eta 2.932k Gipuzkoan. Zenbateko guztiaren erdia baino gehiago Arabari dagokio, 22,8 milioi euro; % 24 Gipuzkoari, 9,6 milioi euro, eta, % 19 Bizkaiari, 7,8 milioi euro.
Amaia Barredo sailburua buru duen Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak falta diren diru laguntzak ordaindu ditu, eta 2023an laguntza eskatu zuten ustiategietako titularrek aste honetan jasoko dituzte.
Europako Batasuneko funtsetatik datorren dirua da eta hiru foru aldundien bidez banatuko da.