Itxi

Lan gatazka

Mecanerreko langileek lantegiaren "desegitea" gelditzeko eskatu dute

EITB Media

Leer en Castellano

Salatu dutenez, Stellantis taldea makinak ateratzen hasi da lantegitik, "Mecaner itxi eta fabrika edonori eta zatika saltzeko asmoz". Bitartean, dioetenez, Eusko Jaurlaritza "beste alde batera begira dago".

Mecaner enpresako langile ohien kontzentrazioa. @LABsindikatua

Mecaner enpresako langileek makinen salmenta gelditzeko eskatu diote ostiral honetan Eusko Jaurlaritzari, eta eragile sozial, herritar eta sindikalak batzeko deia egin dute, "desegite hori gelditzeko". 

Fabrika birmoldatzearen aldeko apustua egiten duten langileek ohar batean adierazi dutenez, Stellantis taldea makinak ateratzen hasi da instalazioetatik, "Mecaner itxi eta fabrika edonori eta zatika saltzeko", Eusko Jaurlaritzak "beste alde batera begiratzen duen bitartean". Era berean, instalazio horien "erosketa publiko iragankorra" errazteko eskatu diete Eusko Jaurlaritzari eta gainerako administrazio eskudunei.

Lantegia itxi ondoren, enpresa horretako langile ohiek Mecanerren instalazioak industria-jarduera jasangarri batekin berriz irekitzearen aldeko apustua egin dute, industriaren eraldaketa ekosozialaren "erreferente" bihur dadin.

Halaber, "prozesu parte-hartzaile bat" martxan jartzeko beharra defendatu dute, langile ohiek, sindikatuek, erakundeek eta gizarte mugimenduek "zer, nola eta nortzuk ekoitziko duten" erabaki eta proposatzeko.

Urdulizko enpresak maiatzean itxi zuen langile guztiak (144) kaleratzeko prozesua.

Albisteak (3)