Itxi

EUSTAT

BPGa % 0,4 hazi da EAEn bigarren hiruhilekoan, eta enplegua % 0,6

EITB Media

Leer en Castellano

Eustaten kalkuluen arabera, aurreko urteko aldi beraren aldean hazkundea % 1,8koa izan da bi kasuetan.

BPGaren bilakaera EAEn. Argazkia: EITB Media.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordina (BPG) % 0,4 igo da 2024ko bigarren hiruhilekoan aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Eustatek argitaratu duenez. 2023ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta ere hazi egin da eta % 1,8an kokatzen da.

Estatistiken Institutuak eskura zituen koiunturako informazio ekonomikoaren arabera, urte arteko hazkundea zerbitzuen sektorearen bilakaeran oinarritzen da batez ere.

Enplegua, lanaldi osoko baliokidetzako lanpostuetan neurtuta, ere igo egin da 2024ko bigarren hiruhilekoan; hain zuzen ere, % 0,6 aurreko hiruhilekoaren aldean. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, % 1,8 hazi da.