Banketxeak
Laboral Kutxak 134,4 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu lehen seihilekoan, iaz baino % 22,44 gehiago
Agentziak | EITB Media
Baliabide propioen gaineko errentagarritasuna, berriz, % 11,55ekoa izan da.
Laboral Kutxak % 22,44 handitu ditu irabazi garbiak 2024ko lehen seihilekoan aurreko urteko epe berarekin alderatuta, 134,4 milioi euroraino. Halaber, baliabide propioen gaineko errentagarritasuna % 11,55ean kokatu da.
Banku batek gordailuetan dituen funtsen eta bezeroei emandako kredituen arteko erlazioa alderatzen duen LTD (Loan-to-Deposit) ratioa % 64,67koa izan da, berankortasuna % 2,41eraino murriztu da, eta inbertsio funtsen ondarea % 8,03 hazi da ekainera arte.
Bestalde, enpresei kreditua emateko egindako inbertsioa % 1,84 hazi da 2024ko lehen seihilekoan, eta, era berean, % 30eko urte arteko hazkundea izan da enpresentzako ingurumen-finantzaketan.