Itxi

AENA

Bilboko aireportuak 685.000 bidaiari baino gehiago izan ditu uztailean, inoizko hilabeterik onena

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Donostiako aireportuak, bestalde, 49.533 bidaiarirekin amaitu du uztaila, % 5,1 bidaiari gutxiago 2023ko aldi berarekin alderatuta. Forondak ere bidaiarien beherakada izan du, % 19koa.

Bilboko Aireportua. EFE.

Bilboko aireportuak 685.860 bidaiarirekin itxi du uztaila, hau da, % 0,9ko igoera 2023ko aldi berarekin alderatuta, eta hilabete hori Bizkaiko azpiegituraren historiako onena bihurtu da.

Etxeko merkataritza-bidaiarien kopurua % 1,5 jaitsi da, 377.811 bidaiari izan baitira, Aenak astelehen honetan jakitera eman duenez.

Nazioarteko bidaiariak, berriz, % 4 igo dira, eta 307.244 erabiltzaile izatera iritsi dira.

Bestalde, Donostiako Aireportuak 49.533 bidaiarirekin amaitu du uztaila, 2023ko uztailean baino % 5,1 gutxiago. Gipuzkoako aireportuko pistan 643 lurreratze- eta aireratze-mugimendu egin ziren, hau da, aurreko urteko hilabete berean baino % 12,3 gutxiago.

Uztailean Foronda erabili zuten bidaiariak ere % 19 jaitsi dira, guztira 27.627 bidaiarira arte.