Itxi

Inflazioa

KPIak behera egin du abuztuan berriz ere, erregaien prezioak eraginda, eta % 2,2an dago

A.A.E. | EiTB Media

2024an izan duen mailarik baxuenean dago, hiru hilabetez beheranzko bidean egon ondoren.

Supermerkatua.

Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasak behera egin du berriro abuztuan eta % 2,2an dago, 2024ko mailarik baxuenean.

Hein handi batean, erregaien prezioen jaitsierak eragin du beherakada, Estatistika Institutu Nazionalaren (EIN) datuen arabera, jaitsi egin baitira 2023ko hilabete beraren aldean. Elikaduraren eta alkoholik gabeko edarien prezioak ere jaitsi dira, baina neurri apalagoan.

Modu horretara, hiru hilabete daramatza segidan beherazko bidean, maiatzean % 3,6an jarri ondotik (% 3,4 ekainean, % 2,8 uztailean eta % 2,2 abuztuan).

Azpiko inflazioaren (elaboratu gabeko elikagairik eta produktu energetikorik kontuan hartzen ez duen indizea) urte arteko tasak ere behera egin du; kasu horretan, maila baxuagoan: % 2,7raino.

Abuztuko datu aurreratua irailaren 12an baieztatuko du EINek.