Itxi

Murrizketen aurka

Gipuzkoak aparteko ordainsaria emango die funtzionarioei

Erredakzioa

Foru Aldundiak funtzionarioei 2012ko Gabonetako aparteko ordainsaria ordainduko diela iragarri du; izan ere, "Mariano Rajoyren murrizketen aurka" daude.

Gipuzkoako Batzar Nagusiak. Foto: EFE

Gipuzkoako Foru Aldundiak (Bildu) erakundeko 1.800 langileei Gabonetako aparteko ordainsaria ordainduko diela iragarri du.

2012ko Gabonetako ordainsaria ordainduko duela esan du Aldundiak, "orain arte bezala"; izan ere, ez dituzte "Mariano Rajoyk inposatutako murrizketak" babesten.

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Aldundiak ere baztertu egin dituzte murrizketa horiek.

Arabako Aldundiak (PP), berriz, aparteko ordainsaria kenduko du; ondorioz, murrizketa ezarriko duen lurralde bakarra izango da.

Gainera, eusko legebiltzarkideek eta Ganberako taldeen konfiantzako kargudunek ez dute Gabonetako ordainsaria kobratuko aurten.