Lan istripua
55 urteko behargin bat hil da Arbizun, aldamio batetik erorita
EITB MEDIA
Ezbeharra Utzubar industrialdeko enpresa batean jazo da, 3 metroko altuera zuen andamio batetik behera erori denean.
55 urteko langile bat hil da larunbat arratsalde honetan Arbizuko Utzubar industrialdeko enpresa batean, ohar baten bidez Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
12:49an jaso du SOS Nafarroa 112 larrialdi zerbitzuak istripuaren berri, eta Etxarri Aranatzeko guardiako mediku taldea, oinarrizko bizi-euskarria duen anbulantzia bat, bizi-euskarri aurreratua duen anbulantzia bat (medikalizatua), helikoptero medikalizatu bat eta Foruzaingoaren Herritarren Segurtasunerako eta Polizia Judizialeko patruilak bidali ditu bertara.
Behargina 3 metroko altuerako aldamio batetik erori denean gertatu da ezbeharra. Iritsi direnean, bizkortzeko maniobrak egin dizkiote, baina ez dute gizona berpizterik izan.
Hildakoaren gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten, eta lan-istripuaren nondik norakoak argitzeko ikerketa abiatu du Foruzaingoak.