prezioak
Euroguneko inflazioa lau hamarren jaitsi da irailean, % 1,8raino
Agentziak | EITB MEdia
2021eko apiriletik izandako mailarik baxuenean dago, horrenbestez. Azpiko inflazioak ere behera egin du, % 2,7an kokatuta.
Abuztuarekin alderatuta, Euroguneko inflazioak lau hamarren egin du behera irailean, eta % 1,8an kokatu da, hots, 2021eko apiriletik mailarik baxuenean, Eurostat EBko estatistika bulegoak emandako datuen arabera.
Zerbitzu sektoreak du inflazio altuena, % 4koa, eta arlo horretan jaitsi dira gutxien prezioak (abuztuan % 4,1ean zegoen tasa). Elikagaiak, alkohola eta tabakoa, ordea, garestitu egin dira, gutxi bada ere: % 2,3tik % 2,4ra
Energiaren prezioen merkatzea azkartu egin da, % 6 jaitsita (% 3 egin zuten behera abuztuan). Energetikoak ez diren industria ondasunen inflazioa bere horretan geratu da (% 0,4)
Azpiko inflazioak ere —energia, elikagaiak, alkohola eta tabakoaren prezioak kenduta kalkulatzen dena eta Europako Banku Zentralak moneta politika ezartzeko erreferentziatzat duena— beherakada izan du, txikia bada ere (% 2,7).