GREBA
Sindikatuek greba egun bat gehiago deitu dute Nafarroako Hezkuntza Publikoan urriaren 29rako
EITB MEDIA
Hasi berri den ikasturtean egingo duten bigarrena da. Sindikatu deitzaileetako ordezkariek elkarretaratzea egin dute asteazken honetan, Foru Gobernuaren egoitzaren aurrean, joan den asteko grebaren balorazioa egiteko eta mobilizazio gehiago iragartzeko.
Nafarroako Hezkuntza arloko sindikatuek (Steilas, ANPE, AFAPNA, LAB, CCOO, ELA eta UGT) greba egun bat gehiago deitu dute Foru Erkidegoko Irakaskuntza Publikoan, urriaren 29rako. Hasi berri den ikasturtean deitu duten bigarren izango da.
Sindikatu horietako ordezkariek elkarretaratzea egin dute asteazken honetan, Foru Gobernuaren egoitzaren aurrean, joan den asteko grebaren balorazioa egiteko eta mobilizazio gehiago iragartzeko.
Irailaren 25ean egin zuten lehen greba, eta, sindikatuen arabera, bi irakasletik hiruk egin zuten bat grebarekin. Hezkuntza Sailaren arabera, berriz, jarraipena % 26,5ekoa izan zen.
Sindikatuek, besteak beste, ratioak jaistea, irakasleen gainkarga arintzea (burokrazia, bilerak, ebaluazioak, etab.), plantillen ezegonkortasunarekin amaitzea eta erosteko ahalmena berreskuratzea eskatzen dute.