Itxi

Birkapitalizazio txostena

Kutxabankek ez du laguntzarik behar behar, 'egoera okerrenean ere'

Erredakzioa

Kutxabankek eta BBVAk ez dute laguntzarik beharko, “egoera okerrenean ere”, Estatuko bankuen inguruan Rajoyren Gobernuak eskatutako txostenaren arabera.

Kutxabankek ez du kapitalik behar. Argazkia: EITB.

Kutxabankek eta BBVAk ez dute laguntzarik beharko, “egoera okerrenean ere”, Estatuko bankuen inguruan Rajoyren Gobernuak eskatutako txostenaren arabera.

Bankuen birkapitalizazio beharrak ezagutzeko, Oliver Wyman kontsultoria independenteari txostena egitea eskatu zion Espainiako Gobernuak bere egunean. Dokumentua bihar aurkeztuko dute.

Txosten horren arabera, BBVAk ere ez du laguntzarik beharko. Baieztapena bihar iritsiko da, Oliver Wymanen txostena ezagutzean, baina sei izango dira soilik birkapitalizaziorik beharko ez duten erakundeak: Kutxabank, BBVA, Santander, Caixa, Sabadell eta Bankinter.