Itxi

Aurkezpena

Krisia gainditzeko, etika oinarri hartzea proposatu du Baketikek

Erredakzioa

Baketik Arantzazuko Bake Zentroak 'Dinamo' egitasmoa aurkeztu du. Krisiari aurre egiteko, elkartasunean eta erantzukizunean oinarritutako ''proposamen alternatiboak'' jaso dituzte bertan.

Jonan Fernandez eta Pilar del Rio, aurkezpenean. EITB

'Dinamo' egitasmoa aurkeztu du ostiral honetan Baketik Arantzazuko Bake Zentroak. Krisiari aurre egiteko elkartasunean eta erantzukizunean oinarritutako ''proposamen alternatiboak'' jaso dituzte bertan. ''Etika oinarri hartuta hartu behar dira erabakiak'', bertako ordezkariek defendatu dutenez.

Jonan Fernandez Baketik elkarteko zuzendariak egin du aurkezpena, Pilar del Rio Jose Saramagoren alargunarekin batera. Krisi ekonomikoaren aurrean eta Euskadin ''bakea martxan jarri zenetik'' irekitako garaiaren ondoren abiatutako hausnarketa prozesuaren ondorioz jaio da 'Dinamo', Fernandezek azaldu duenez.

''Askatasuna eta erantzukizuna'' dira eraldaketaren pedalak, Baketiken ustez, ''etika oinarri hartuta erabakiak hartzeko''.

Informazio gehiago (1)